Jauzi edukira

Harremana

Aldundiaren Logo
 
 

Laguntza

Informazioa

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
 

Deskripzio Orokorra

Bizkaiko Foru Aldundiaren datu-basea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaraturako iragarkiak erraz aztertu ahal izateko sortu da.

Datu-baseko unitatea iragarkia da; iragarkitzat hartuko dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako agiri guztiak, hau da, xedapen orokorrak, ebazpenak, ediktuak, iragarkiak eurak, etab.

Aurreko aldizkariak kargatzen diren bitartean, agiri horiek guztiak bi eratara aztertu ahal izango dira: Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren lehen orrialdean ageri dira. Batetik PDF dokumentuak eskura daitezke eta bestetik datu-basea azter daiteke.

Agirien datu-baseko hasierako menuaren bidez aldizkari jakin bat hauta daiteke edo bilaketak egin daitezke. Argitaratutako azken aldizkaria eskura daiteke edo argitaratutako azken hamarrak bistara daitezke eta gero haietako bat hautatu.

Bilaketa mota bi daude:

  • Lehenengoan idatzitako testu edo hautatutako data edo aldizkari zenbaki jakina emanez egiten da. Terminoa aurkitzeko bilaketa abiaraziz gero, programak datu-baseko testu-eremu guztiak arakatzen ditu.
  • Bestea bilaketa aurreratua da; horretan datu-baseko eremu bakoitzaren barruan bila daiteke. Geroago azalduko ditugu hobeto bi bilaketa modu hauek.

Bilaketarako jartzen diren terminoak letra handiz zein txikiz idatz daitezke, azentuekin zein zein azenturik gabe.

Bilaketaren emaitza bera izango da:
DISPOSICIÓN,DISPOSICION, disposición zein disposicion idatzi.

 
 
 
 
 
 

Deskribapen orokorra

Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren aplikazioaren deskribapen orokorra

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia