Jauzi edukira

Harremana

Aldundiaren Logo
 
 

Laguntza

Informazioa

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
 

Aurkezpen formatua

Datuak bi modutan ager daitezke, hasierako pantailan hautatzen denaren arabera.

1. Bata bilaketa aldizkariaren zenbakiaren eta urtearen edo dataren arabera edo testuaren arabera egiten denekoa eta "Azken aldizkaria" edo "Azken hamar aldizkariak" hautatzen denekoa da.

Horrelakoetan agirien laburpenak bistaratzen dira pantailan, atalaren, agiri motaren eta igorlearen arabera taldekatuta (hurrengo irudian adibidea).



Aurreko aldizkarien bilaketaren emaitza

Dagokion irudian PDF formatu dun dokumentuaren irudia klik eginez gero, PDF formatuan agertuko da aukeratutako iragarki bakoitza, dagokion foliatzearekin.

Agiri baten irudian Testu dokumentuen irudia klik eginez gero, agiri horren xehetasunak agertuko dira, jarraian erakusten den bezala.

Aldizkariko IREKI DOKUMENTUA aukeran klik eginez gero, argitaratutako aldizkari osoaren PDFa erakutsiko da, aldizkariaren foliatze osoarekin. Aldizkari osoak aldizkariaren laburpena erakutsiko du, eta, jarraian, haren barruan argitaratuko iragarki guztiak.

Laburpeneko IREKI DOKUMENTUA aukeran klik eginez gero, argitaratutako aldizkariaren laburpenaren PDFa erakutsiko da, laburpenari dagokion foliatzearekin. Laburpena zutabe bitan agertzen da: ezkerrean, atalak, azpiatalak, jaulkitzaileak eta iragarkien izenburuak agertzen dira; eskuinean, berriz, iragarki bakoitzaren EKEa, zeinak aukera emango duen iragarki bakoitzera sartzeko.



Aurreko aldizkarien bilaketaren xehetasuna

2. Bestea bilaketa testuaren, aldizkariaren zenbakiaren edo argitalpen urtearen arabera edo bilaketa aurreratuaren bidez egiten denekoa da.

Horrelakoetan agirien laburpenak bistaratzen dira aldizkari zenbakiaren, dataren eta igorlearen arabera taldekatuta (hurrengo irudian adibidea)..



Bilaketa aurreratuaren emaitza

Dagokion irudian PDF formatu dun dokumentuaren irudia klik eginez gero, PDF formatuan agertuko da aukeratutako iragarki bakoitza, dagokion foliatzearekin.

Agiri baten irudia klikatuz gero Testu dokumentuen irudia haren testua agertzen da, aurrean azalduko den bezala.

Bilaketarako jarritako terminoen aurkezpena.

Bilaketarako jarri diren terminoak edo hitzak letra loditan nabarmenduta agertzen dira bai laburpenetan bai testuan bertan.

Gainera, testu osoa Aurreko testuaren botoia (gaitua) eta Hurrengo testuaren botoia (gaitua) , sinboloen artean agertzen dira; horrela batetik bestera azkar joan daiteke, atzera zein aurrera. Aurrean edo atzean besterik ez dagoenean sinboloak desaktibatu egiten dira Aurreko testuaren botoia (ez gaitua) eta Hurrengo testuaren botoia (ez gaitua).

Testuekiko bilaketa aurreratuaren emaitza

Bilaketan termino batzuk idatzi badira, nabigazioa termino gera agertzen den tokitik tokira izango da; ez da joango termino batetik bestera.

Adibidea: Ema dezagun azalera y lurzatiak idatzi dela bilaketan. Azalera hitza inguratzen duten sinboloak klikatuz gero, azalera agertzen den aurreko edo hurrengo tokira joango gara, besterik badago, baina inolaz ere ez lurzatiak agertzen den tokira.

Gerta liteke bilaketarako jarritako terminoa (edo terminoak) agiriaren hasiera ez agertzea eta testua aurkitzen gaitz izatea. Horrelakorik gerta ez dadin eta bilaketarako jarritako lehen terminoa erraz aurkitzeko, Lehenengo testuan kokatzeko botoia botoia erabili behar da. Botoi hori sakatuz gero bilaketarako jarritako lehen terminoa dagoen lerroan kokatuko gara.

Ondoko irudian bilaketarako azalera y lurzatiak jarrita aurkitutako agiri bat dago; ez dago hitzik beltxez nabarmenduta.

Azalera eta lurzatia, testuekiko bilaketa aurreratuaren emaitza

Agiria pantailaratuta dagoela Lehenengo testuan kokatzeko botoia botoia sakatuz gero, bilaketarako jarritako lehen terminoa dagoen tokira joango gara. Hona hemen adibidea.

Bilaketaren lehenengo testuaren kokapena

 

 
 
 
 
 
 
 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia