Jauzi edukira

Harremana

Aldundiaren Logo
 
 

Laguntza

Informazioa

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
 

Bilaketa-operadoreak

Aurkitu beharreko termino bat baino gehiago idazten bada, bilaketa-operadoreak erabili behar dira, eta nahi izanez gero bereizleak ere jar daitezke lehentasunak adierazteko.

Hauexek dira operadoreak:

  • Y
  • O

(letra handiz zein txikiz idatz daitezke)

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean egiten diren bilaketen arteko lehentasunak ezartzeko parentesia ( ) erabiltzen da bereizle gisa.

Maskara-karaktere batzuk ere erabil daitezke:

  • Izarñoa  * , karaktere multzo baten ordez.
  • Galdera-ikurra  ? , karaktere baten ordez.

Jarraian operadoreak, bereizleak eta maskara-karaktereak nola erabili azalduko dugu adibide batzuen bidez.

Y operadorea:

Bi hitzen artean Y operadorea idazten bada, biak ageri diren agiriak aurkituko dira, hurrenkera eta posizioa kontuan hartu gabe.

Letra handiz zein txikiz idatz daiteke.

Adibidea: azalera y lurzatiak

Bi hitz baino gehiagorekin ere erabil daiteke, baina horrelakoetan ezin da erabili beste operadorerik.

Adibidea: azalera y lurzatiak y soldatapekoak O operadorea

O operadorea:

Bi hitzen artean O operadorea idazten bada bilaketarako, bietako bat ageri den agiriak aurkituko dira.

Letra handiz zein txikiz idatz daiteke.

1. adibidea: azalera o lurzatiak

Bi hitz baino gehiagorekin ere erabil daiteke, baina horrelakoetan ezin da erabili beste operadorerik.

2. adibidea: azalera o lurzatiak o soldatapekoak

Operadore-konbinazioak:

Baliteke bilaketa batean Y eta O operadoreak konbinatu behar izatea; horrelakoetan bereizlea ere erabili behar da bilaketak lehenesteko (aurrean esan bezala, bereizlea parentesia da). Honelako bilaketetan, eragiketen arteko lehentasunak Boole-ren aljebra aplikatuz ezartzen dira.

Lehenbizi parentesi barruko bilaketa egiten da eta gero kanpoan idatzitako terminoen araberakoa.

Adibidea: azalera y (lurzatiak o soldatapekoak)

Hauxe izango da bilaketa-prozesua:

  • Lehenbizi parentesi barruko eragiketa egiten da: hitz horietako bat ageri den agiriak aurkituko dira. Hau da, lurzatiak edo soldatapekoak ageri den agiriak eta biak ageri direnak aurkituko dira.
  • Parentesi barruko bilaketan aurkitutako agirietatik azalera hitz ageri denak hautatuko dira eta horiexek izango dira bilaketa-prozesu osoaren emaitza.

Emaitza bestelakoa dela ohartzeko, aurreko adibidea hartu eta parentesiaren kokapena aldatuko dugu.

Adibidea: (azalera y lurzatiak) o soldatapekoak

Hauxe izango da bilaketa-prozesua:

  • Lehenbizi parentesi barruko eragiketa egiten da: hitz horiek, azalera eta lurzatiak, biak ageri diren agiriak aurkituko dira..
  • Eta gero azalera eta lurzatiak hitzak dituzten agiriei soldatapekoak hitz dutenak gehituko zaizkie.

Esaldia

Komatxo artean bi hitz edo gehiago idazten badira, hitz-segida hori idatzitako hurrenkera berean ageri den agiriak aurkituko dira.

Adibideak --->: "ekipoaren alogera", "nornahi lehiaketa bidez"

Hitz horiek hurrenkera horrexetan ageri diren agiriak aurkituko dira. Hitz horiek beste hurrenkera batean ageri direnak, aldiz, ez dira agertuko.

Izarñoa (*)

Karaktere multzo baten ordezkoa da. Hitzaren hasieran, erdian edo azkenean jar daiteke.

Adibidea: jard*

Bilatzaileak jarduna, jarduera, jarduketa, jardule etab. ageri diren agiriak aurkituko

Galdera-ikurra (?)

Karaktere baten ordezkoa da. Hitzaren hasieran, erdian edo azkenean jar daiteke, eta nahi beste aldiz gainera.

Adibidea: act?

Bilatzaileak acta edo acto ageri den agiriak aurkituko ditu.

Bilaketa epealdi baten barruan. Ikurra (:)

Bilaketa mota honetaz baliatzeko bi puntu (:) jarri behar dira bi dataren artean, hona hemen adibide bat:

Adibidea: 2004.01.07:2004.01.25

Horren bidez 2004ko urtarrilaren 7tik 2004ko urtarrilaren 25era bitartean argitaratu diren agiri guztiak pantailaratuko dira.

 
 
 
 
 
 

Bilaketa-operadoreak

Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren aplikazioaren bilaketa-operadoreak bilaketa-motetan

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia