Jauzi edukira

Harremana

Aldundiaren Logo
 
 

Laguntza

Informazioa

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
 

Bilaketa testuaren, dataren edo zenbakiaren arabera

Datu-basean bila daiteke haren egitura zehatz-mehatz ezagutu gabe. Horri esker, testu bat aurkitu nahi izanez gero ez dago terminoekin oso zehatza izan beharrik, datu-baseko testu-eremu guztiak arakatuko dira eta.

Hauexek dira bilaketarako irizpideak:

  • Aldizkariaren zenbakia. Adibidea ---> 58
  • Aldizkariaren urtea. Adibidea ---> 2003
  • Aldizkariaren data. Adibidea ---> 14.11.2003
  • Iragarpen Zk. Adibidea ---> I-1111
  • Terminoa

Bilaketarako aldizkariaren zenbakia eta urtean jartzen badira, urte horretako zenbaki horretako aldizkaria agertuko da; aitzitik, urtea zehaztu ezean, zenbaki horretako aldizkari guztiak agertuko dira, hau da, urte guztietakoak.

Termino bat idazten bada eta urtea edo data ere zehazten bada, urte edo data horretako aldizkari guztiak arakatuko dira terminoa aurkitzeko. Ez urterik ez datarik adierazi ezean, aldizkari guztiak arakatuko dira terminoaren bila.

Aurreko paragrafoan azaldu den bezala, termino (hitz) bat baino gehiago idatz daiteke bilaketarako. Terminoak elkarri lotzeko Bilaketa-operadoreak erabili behar dira; geroago azalduko ditugu.

Bilaketak emaitzarik badu, hots, iragarkiren bat aurkitzen bada, aurkitutako iragarki guztiak igorlearen eta agiri motaren arabera taldekaturik agertzen dira laburpen-pantaila batean. Haietako bat klikatuz gero, iragarkiaren testu osoa pantailaratzen da.

Horrelako emaitza-pantailetan hamar iragarki bistara daitezke gehienez; gehiago ikusi nahi izanez gero, lerratze-barraz baliatu behar da behera egiteko.

Bilaketa aurreratua

Bilaketa aurreratuaren bidez datu-basean ezarritako eremu bakoitza araka daiteke zerbaiten bila; bilaketa modu zehatzagoa da.

Eremu batzuk betetzen badira, idatzitako balio eta termino guztiak dituzten agiriak aurkituko dira.

Jarraian eremu bakoitzeko adibide bat emango da:

  • Aldizkariaren zenbakia. Adibidea ---> 58
  • Aldizkariaren urtea. Adibidea ---> 2003
  • Aldizkariaren data. Adibidea ---> 14.11.2003
  • Iragarpen Zk. Adibidea ---> I-1111
  • Igorlea. Adibidea ---> Bilboko Udala, Bilbo, etab.
  • Agiri mota. Adibidea ---> Iragarkia
  • Xedapen zk. Adibidea ---> 1295/2003
  • Xedapen data. Adibidea ---> 2003.11.14
  • Laburpena. Testu eremua da.
  • Testua. Testu eremua da.

Bai Laburpena eremuan bai Testua eremuan hitzak idatz daitezke eta gero Bilaketa-operadoreak gehitu daitezke; operadore hauek geroago azalduko ditugu.

Xedapen zk.
Hauxe da eremu honetako balioen formatua:

nnnn/aaaa (nnnn -> xedapen zk. eta aaaa -> xedapen urtea)

Xedapen zenbakia edo urtea soilik jartzea ere badago; hala eginez gero, adierazitako zenbakiko edo urteko iragarkiak baizik ez dira agertuko.

Igorlea
Eremu honetako botoia sakatuta datu-baseko igorleen zerrenda agertzen da. Gero haietako bat edo batzuk hautatu eta, botoia sakatuta Onartu, bilaketa-pantailara kopiatzen dira.

Aldizkari zenbakiaren edo dataren araberako bilaketa

Bilaketa honetan, egun jakin bateko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean edota zenbaki jakin batean sar gaitezke, aldizkariaren zenbakia eta urtea adierazten dituen zenbaki bat emanez:

  • Aldizkariaren data. Adibidea ---> 14.11.2003
  • Aldizkariaren zenbakia. Adibidea ---> 058/2003

Egiaztapen elektronikoaren kodearen (eek) arabera bilatzea

Bakarrik egiaztapen elektronikoaren kodea tekleatu behar da existentzia egiaztatzeko. Baiezkoa izanez gero, edukia ikusi ahal izango da.

eeka, egiaztapen-kode elektronikoa, karaktere-multzo bat da, zeinak modu bakarrean identifikatzen dituen honako hauek:

  • Argitaratutako iragarki bakoitza; bakoitzak bere eeka izango du.
  • Argitaratuko aldizkari bakoitzaren laburpena; bakoitzak bere eeka izango du.
  • Argitaratutako aldizkari osoa; bakoitzak bere eeka izango du.

Kode hori inprimatuta agertuko da argitaratutako iragarki, laburpen edo aldizkari oso bakoitzaren orri guzti-guztietan.

Bilaketa-irizpidea:

  • Iragarki baterako: Adibidea ---> BAO-2017a000-(I-0000)
  • Laburpenerako: Adibidea ---> BAOs-2017a000
  • Aldizkari osorako: Adibidea ---> BAO-2017a000
 
 
 
 
 
 

Bilaketa-motak

Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren aplikazioaren bilaketa-motak: bilaketa testuaren, dataren edo buletin-zenbakiaren arabera, bilaketa aurreratua

 

© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia