Logo de Bizkaia.net

Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala
Ikusi azkeneko aldizkaria 2017-ko martxoak 24

Legezko oharra | Harremana | Web klasikoa

Deskribapen orokorra

Deskripzio Orokorra

Bizkaiko Foru Aldundiaren datu-basea Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaraturako iragarkiak erraz aztertu ahal izateko sortu da.

Datu-baseko unitatea iragarkia da; iragarkitzat hartuko dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako agiri guztiak, hau da, xedapen orokorrak, ebazpenak, ediktuak, iragarkiak eurak, etab.

Aurreko aldizkariak kargatzen diren bitartean, agiri horiek guztiak bi eratara aztertu ahal izango dira: Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren lehen orrialdean ageri dira. Batetik PDF dokumentuak eskura daitezke eta bestetik datu-basea azter daiteke.

Agirien datu-baseko hasierako menuaren bidez aldizkari jakin bat hauta daiteke edo bilaketak egin daitezke. Argitaratutako azken aldizkaria eskura daiteke edo argitaratutako azken hamarrak bistara daitezke eta gero haietako bat hautatu.

Bilaketa mota bi daude:

Bilaketarako jartzen diren terminoak letra handiz zein txikiz idatz daitezke, azentuekin zein zein azenturik gabe.

Bilaketaren emaitza bera izango da:
DISPOSICIÓN,DISPOSICION, disposición zein disposicion idatzi.

Eremuen definizioa eta deskribapena

Eremuen definizioa eta deskripzioa

Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren agerkariaren zenbakia da. Zenbaki korrelatiboa da eta urte bakoitzean 1etik hasten da segida.
Adibidea ---> 58

Izan daiteke, nnn/aaaa formatuarekin, urtearekin batera eskatzea.
Adibidea ---> 058/2003

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala argitaratu den urte.
Adibidea ---> 2003

Bizkaiko Aldizkari Ofiziala argitaratu den data.
Adibidea ---> 2003.03.02

Igorlea iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko bidali duen erakunde publiko edo pribatua da.
Adibideak ---> Bilboko Udala, Ogasun eta Finantza Saila etab.

Agiri motak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren edukia zehazten du.
Adibideak ---> Xedapen orokorrak, iragarkiak, ebazpenak, zitazio-zedulak, etab.

Xedapen orokorrari onestean eman zaion zenbakia.
Adibideak ---> 14/2002, 123/2003

Xedapen orokorra onetsi den data.
Adibidea ---> 2003.03.02

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren edukia, hitz gutxitan azalduta.

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkiaren testu osoa.

Egiaztapen Kode Elektronikoa, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako elementu bakoitza identifikatzen duena da. Aldizkariaren urteak eta zenbakiak osatzen du.
Adibidea ---> BAO-BOB-2003058

El número de anuncio es el código que identifica a un anuncio en el Boletín Oficial de Bizkaia.
Adibidea ---> I-1111

(eu)

Bilaketa-motak

Bilaketa testuaren, dataren edo zenbakiaren arabera

Datu-basean bila daiteke haren egitura zehatz-mehatz ezagutu gabe. Horri esker, testu bat aurkitu nahi izanez gero ez dago terminoekin oso zehatza izan beharrik, datu-baseko testu-eremu guztiak arakatuko dira eta.

Hauexek dira bilaketarako irizpideak:

Bilaketarako aldizkariaren zenbakia eta urtean jartzen badira, urte horretako zenbaki horretako aldizkaria agertuko da; aitzitik, urtea zehaztu ezean, zenbaki horretako aldizkari guztiak agertuko dira, hau da, urte guztietakoak.

Termino bat idazten bada eta urtea edo data ere zehazten bada, urte edo data horretako aldizkari guztiak arakatuko dira terminoa aurkitzeko. Ez urterik ez datarik adierazi ezean, aldizkari guztiak arakatuko dira terminoaren bila.

Aurreko paragrafoan azaldu den bezala, termino (hitz) bat baino gehiago idatz daiteke bilaketarako. Terminoak elkarri lotzeko

Bilaketa-operadoreak

erabili behar dira; geroago azalduko ditugu.

Bilaketak emaitzarik badu, hots, iragarkiren bat aurkitzen bada, aurkitutako iragarki guztiak igorlearen eta agiri motaren arabera taldekaturik agertzen dira laburpen-pantaila batean. Haietako bat klikatuz gero, iragarkiaren testu osoa pantailaratzen da.

Horrelako emaitza-pantailetan hamar iragarki bistara daitezke gehienez; gehiago ikusi nahi izanez gero, lerratze-barraz baliatu behar da behera egiteko.

Bilaketa aurreratua

Bilaketa aurreratuaren bidez datu-basean ezarritako eremu bakoitza araka daiteke zerbaiten bila; bilaketa modu zehatzagoa da.

Eremu batzuk betetzen badira, idatzitako balio eta termino guztiak dituzten agiriak aurkituko dira.

Jarraian eremu bakoitzeko adibide bat emango da:

Bai Laburpena eremuan bai Testua eremuan hitzak idatz daitezke eta gero

Bilaketa-operadoreak

gehitu daitezke; operadore hauek geroago azalduko ditugu.

Xedapen zk.
Hauxe da eremu honetako balioen formatua:

nnnn/aaaa (nnnn -> xedapen zk. eta aaaa -> xedapen urtea)

Xedapen zenbakia edo urtea soilik jartzea ere badago; hala eginez gero, adierazitako zenbakiko edo urteko iragarkiak baizik ez dira agertuko.

Igorlea
Eremu honetako botoia sakatuta datu-baseko igorleen zerrenda agertzen da. Gero haietako bat edo batzuk hautatu eta, botoia sakatuta Onartu, bilaketa-pantailara kopiatzen dira.

Aldizkari zenbakiaren edo dataren araberako bilaketa

Bilaketa honetan, egun jakin bateko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean edota zenbaki jakin batean sar gaitezke, aldizkariaren zenbakia eta urtea adierazten dituen zenbaki bat emanez:


(eu)

Egiaztapen elektronikoaren kodearen (eek) arabera bilatzea

Bakarrik egiaztapen elektronikoaren kodea tekleatu behar da existentzia egiaztatzeko. Baiezkoa izanez gero, edukia ikusi ahal izango da. Bilaketa-irizpidea:

EEK

Deskribapen orokorra

EEK edo Egiaztapen Elektronikoaren Kodea karaktere-multzoa da eta modu bakarrean identifikatzen du Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako edozein xedapen, egintza edo iragarki. Kodea argitaratutako xedapen, egintza edo iragarki bakoitzaren orri bakoitzean inprimatua dago eta, hala, dokumentu elektroniko originalera irits daiteke Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren web orrian.


Zergatik da garrantzitsua EEK?

2009ko uztailaren 1etik aurrera Bizkaiko Aldizkari Ofizialeko original elektronikoa paperean ateratzen bada, egiazko kopiaren izaera izango gaitu EEK izanez gero.

EEKri esker, Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren edozein orrialde paperean inprimatuta egiaztatu ahal izango da dokumentu elektroniko originalarekin alderatuz. Horretarako, bertara iristeko orrian edo “egiaztapen elektronikoaren kodearen araberako bilaketa (eek)” menuaren aukeran EEK sar daiteke eta egoitza elektronikotik zuzenean dokumentu originala lor, modu elektronikoan sinatuta.

EEK

egiaztapen laukia

Bilaketa-operadoreak

Bilaketa-operadoreak

Aurkitu beharreko termino bat baino gehiago idazten bada, bilaketa-operadoreak erabili behar dira, eta nahi izanez gero bereizleak ere jar daitezke lehentasunak adierazteko.

Hauexek dira operadoreak:

(letra handiz zein txikiz idatz daitezke)

Bizkaiko Aldizkari Ofizialean egiten diren bilaketen arteko lehentasunak ezartzeko parentesia ( ) erabiltzen da bereizle gisa.

Maskara-karaktere batzuk ere erabil daitezke:

Jarraian operadoreak, bereizleak eta maskara-karaktereak nola erabili azalduko dugu adibide batzuen bidez.

Y operadorea:

Bi hitzen artean Y operadorea idazten bada, biak ageri diren agiriak aurkituko dira, hurrenkera eta posizioa kontuan hartu gabe.

Letra handiz zein txikiz idatz daiteke.

Adibidea: azalera y lurzatiak

Bi hitz baino gehiagorekin ere erabil daiteke, baina horrelakoetan ezin da erabili beste operadorerik.

Adibidea: azalera y lurzatiak y soldatapekoak O operadorea

O operadorea:

Bi hitzen artean O operadorea idazten bada bilaketarako, bietako bat ageri den agiriak aurkituko dira.

Letra handiz zein txikiz idatz daiteke.

1. adibidea: azalera o lurzatiak

Bi hitz baino gehiagorekin ere erabil daiteke, baina horrelakoetan ezin da erabili beste operadorerik.

2. adibidea: azalera o lurzatiak o soldatapekoak

Operadore-konbinazioak:

Baliteke bilaketa batean Y eta O operadoreak konbinatu behar izatea; horrelakoetan bereizlea ere erabili behar da bilaketak lehenesteko (aurrean esan bezala, bereizlea parentesia da). Honelako bilaketetan, eragiketen arteko lehentasunak Boole-ren aljebra aplikatuz ezartzen dira.

Lehenbizi parentesi barruko bilaketa egiten da eta gero kanpoan idatzitako terminoen araberakoa.

Adibidea: azalera y (lurzatiak o soldatapekoak)

Hauxe izango da bilaketa-prozesua:

Emaitza bestelakoa dela ohartzeko, aurreko adibidea hartu eta parentesiaren kokapena aldatuko dugu.

Adibidea: (azalera y lurzatiak) o soldatapekoak

Hauxe izango da bilaketa-prozesua:

Esaldia

Komatxo artean bi hitz edo gehiago idazten badira, hitz-segida hori idatzitako hurrenkera berean ageri den agiriak aurkituko dira.

Adibideak --->: "ekipoaren alogera", "nornahi lehiaketa bidez"

Hitz horiek hurrenkera horrexetan ageri diren agiriak aurkituko dira. Hitz horiek beste hurrenkera batean ageri direnak, aldiz, ez dira agertuko.

Izarñoa (*)

Karaktere multzo baten ordezkoa da. Hitzaren hasieran, erdian edo azkenean jar daiteke.

Adibidea: jard*

Bilatzaileak jarduna, jarduera, jarduketa, jardule etab. ageri diren agiriak aurkituko

Galdera-ikurra (?)

Karaktere baten ordezkoa da. Hitzaren hasieran, erdian edo azkenean jar daiteke, eta nahi beste aldiz gainera.

Adibidea: act?

Bilatzaileak acta edo acto ageri den agiriak aurkituko ditu.

Bilaketa epealdi baten barruan. Ikurra (:)

Bilaketa mota honetaz baliatzeko bi puntu (:) jarri behar dira bi dataren artean, hona hemen adibide bat:

Adibidea: 2004.01.07:2004.01.25

Horren bidez 2004ko urtarrilaren 7tik 2004ko urtarrilaren 25era bitartean argitaratu diren agiri guztiak pantailaratuko dira.

Aurkezpen-formatua

Aurkezpen formatua

Datuak bi modutan ager daitezke, hasierako pantailan hautatzen denaren arabera.

1. Bata bilaketa aldizkariaren zenbakiaren eta urtearen edo dataren arabera edo testuaren arabera egiten denekoa eta "Azken aldizkaria" edo "Azken hamar aldizkariak" hautatzen denekoa da.

Horrelakoetan agirien laburpenak bistaratzen dira pantailan, atalaren, agiri motaren eta igorlearen arabera taldekatuta (hurrengo irudian adibidea).



Aurreko aldizkarien bilaketaren emaitza

Lerro egokiari sakatuz, aukeratutako iragarkia zabalduko da eta PDF-a deskargatu ahal izango duzu



Aurreko aldizkarien bilaketaren xehetasuna

2. Bestea bilaketa testuaren, aldizkariaren zenbakiaren edo argitalpen urtearen arabera edo bilaketa aurreratuaren bidez egiten denekoa da.

Horrelakoetan agirien laburpenak bistaratzen dira aldizkari zenbakiaren, dataren eta igorlearen arabera taldekatuta (hurrengo irudian adibidea)..



Bilaketa aurreratuaren emaitza

RSS berrien kanala

RSS berrien kanala

http://www.bizkaia.net/lehendakaritza/Bao_bob/RSS/BT00_RSS_EU.XML

Jendeari arreta

Jendearentzako arreta

Bizkaiko Aldizkari Ofizialerako gutunak Bizkaiko Foru Moldiztegira bidali behar dira.

Aita Larramendi, 3. 48012 BILBO

imprenta.foral@bizkaia.net