Logo de la Diputación

Hemen zaude

Prozedura, izapideak eta zerbitzuak

GIZATEK: Laguntza-produktuak eskuratzeko orientazioa eta informazioa
  • Aurkezpen epea zabalik Aurkezpen epea zabalik
  • GIZARTE EKINTZA SAILA - PRESTAZIOEN ETA DIRU-LAGUNTZEN ZERBITZUA

Izapide daiteke

Elektronikoki

Aurkezpen telematikoa, honakoaren bitartez:BFAren egoitza elektronikoa

Presentzialki

Dagozkion inprimakiak inprimatuz eta betez eta horretarako prestatutako aurkezteko lekuetan aurkeztuz.



oharra !

Xedea

GIZATEK gizarte zerbitzu publikoa da; beraren bidez, desgaitasuna edota mendekotasuna duten adin guztietako pertsonak orientatu eta gizarteratu nahi dira eta haien autonomia sustatu; horrela, pertsona horien ezintasunak, jardueraren mugak eta parte hartzeko murrizketak konpentsatu edo arindu ahal izango dira hainbat produktu eta metodo teknologiko erabiliz.


Indarraldia

2009/03/04 -


Hartzaileak

Pertsona fisikoak


Kudeaketa organoa

BESTELAKOAK - Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako foru Erakundea (GUFE)


GIZARTE EKINTZA SAILA
PRESTAZIOEN ETA DIRU-LAGUNTZEN ZERBITZUA


Hartzaileek bete beharreko baldintzak

Informazioaren, erakustaldien eta aholkularitzaren arloko zerbitzuak eskuratzeko ez da aldez aurreko baldintzarik eskatzen; zerbitzu unibertsalak dira eta.



Orientazio arloko zerbitzuak eskuratzeko, mendekotasuna baloratzen duen ebazpen administratiboa eduki behar da (edozein gradutako mendekotasuna), edo desgaitasunaren ziurtagiria (gutxienez % 33ko desgaitasuna).


Onetsitako identifikazio-sistemak

Izenperen B@K Q , Ziurtagiri elektronikoa

Lotutako prozedurak

Mendekotasun-egoera aitortzeko edo berrikusteko prozedura

Desgaitasunaren egoera onartzea