Bizkaiko Foru Aldundiak hainbat jarduera proposatzen ditu eskola-umeei kirolaren munduan hasteko aukera emateko, bai benjaminaurreko kategorian (HEZIKI), bai benjamin kategorian (KIROL ANITZA eta UDAL MAILAKO KIROL ANITZA); horretarako, hau eskaintzen zaie:
- Baliabideak lortzea, hala nola mugimendurako, adierazpenerako eta sormenerako, baliabideok oso baliagarriak izango baitzaizkie eguneroko bizitzarako nahiz kirolerako, dela aisialdiko edo mantentzeko kirolerako, dela lehiaketa mailako kirolerako.
- Kirol batean baino gehiagotan hasteko aukera, eta, horrela, ume bakoitzak bere aukera eta/edo interesei ondoen egokien zaiena aukeratu ahal izango du.
- Etorkizunean, bizitza osoan zehar, pertsona heldua denean, bizitzako aro horretako interesei eta aukerei ondoen egokitzen zaien kirol mota aukeratu ahal izatea.
- Programa honetan beste ezaugarri berezi batzuk ere nabarmendu behar dira: batetik, jarduera guztietan parte-hartzeari ematen zaiola garrantzia gehien, bestelako kirol jardueretan hain inportantea izan ohi den alderdi agonistiko edo lehiakorraren aurretik; bestetik, jarduera guztiak neska-mutilentzat direla, eta, azkenik, jarduerok naturarekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen dutela.
- HEZIKI
- KIROL ANITZA
- UDAL MAILAKO KIROL ANITZA