Aurkitu beharreko termino bat baino gehiago idazten bada, bilaketa-operadoreak erabili behar dira, eta nahi izanez gero bereizleak ere jar daitezke lehentasunak adierazteko.
Hauexek dira operadoreak:
(letra handiz zein txikiz idatz daitezke)
Bizkaiko Aldizkari Ofizialean egiten diren bilaketen arteko lehentasunak ezartzeko parentesia ( ) erabiltzen da bereizle gisa.
Maskara-karaktere batzuk ere erabil daitezke:
Jarraian operadoreak, bereizleak eta maskara-karaktereak nola erabili azalduko dugu adibide batzuen bidez.
Y operadorea:
Bi hitzen artean Y operadorea idazten bada, biak ageri diren agiriak aurkituko dira, hurrenkera eta posizioa kontuan hartu gabe.
Letra handiz zein txikiz idatz daiteke.
Adibidea: azalera y lurzatiak
Bi hitz baino gehiagorekin ere erabil daiteke, baina horrelakoetan ezin da erabili beste operadorerik.
Adibidea: azalera y lurzatiak y soldatapekoak O operadorea
O operadorea:
Bi hitzen artean O operadorea idazten bada bilaketarako, bietako bat ageri den agiriak aurkituko dira.
Letra handiz zein txikiz idatz daiteke.
1. adibidea: azalera o lurzatiak
Bi hitz baino gehiagorekin ere erabil daiteke, baina horrelakoetan ezin da erabili beste operadorerik.
2. adibidea: azalera o lurzatiak o soldatapekoak
Operadore-konbinazioak:
Baliteke bilaketa batean Y eta O operadoreak konbinatu behar izatea; horrelakoetan bereizlea ere erabili behar da bilaketak lehenesteko (aurrean esan bezala, bereizlea parentesia da). Honelako bilaketetan, eragiketen arteko lehentasunak Boole-ren aljebra aplikatuz ezartzen dira.
Lehenbizi parentesi barruko bilaketa egiten da eta gero kanpoan idatzitako terminoen araberakoa.
Adibidea: azalera y (lurzatiak o soldatapekoak)
Hauxe izango da bilaketa-prozesua:
Emaitza bestelakoa dela ohartzeko, aurreko adibidea hartu eta parentesiaren kokapena aldatuko dugu.
Adibidea: (azalera y lurzatiak) o soldatapekoak
Hauxe izango da bilaketa-prozesua:
Esaldia
Komatxo artean bi hitz edo gehiago idazten badira, hitz-segida hori idatzitako hurrenkera berean ageri den agiriak aurkituko dira.
Adibideak --->: "ekipoaren alogera", "nornahi lehiaketa bidez"
Hitz horiek hurrenkera horrexetan ageri diren agiriak aurkituko dira. Hitz horiek beste hurrenkera batean ageri direnak, aldiz, ez dira agertuko.
Izarñoa (*)
Karaktere multzo baten ordezkoa da. Hitzaren hasieran, erdian edo azkenean jar daiteke.
Adibidea: jard*
Bilatzaileak jarduna, jarduera, jarduketa, jardule etab. ageri diren agiriak aurkituko
Galdera-ikurra (?)
Karaktere baten ordezkoa da. Hitzaren hasieran, erdian edo azkenean jar daiteke, eta nahi beste aldiz gainera.
Adibidea: act?
Bilatzaileak acta edo acto ageri den agiriak aurkituko ditu.
Bilaketa epealdi baten barruan. Ikurra (:)
Bilaketa mota honetaz baliatzeko bi puntu (:) jarri behar dira bi dataren artean, hona hemen adibide bat:
Adibidea: 2004.01.07:2004.01.25
Horren bidez 2004ko urtarrilaren 7tik 2004ko urtarrilaren 25era bitartean argitaratu diren agiri guztiak pantailaratuko dira.
Bilaketa-operadoreak
Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren aplikazioaren bilaketa-operadoreak bilaketa-motetan
© Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia